XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatuko Buletin Ofiziala (E.B.O.) 1978ko...

- Ikaslearen jakinmin eta ikerkuntzarako jarrera garatu eta erraztu beharko da, ondorio propioak berak sor ditzan lor araziz.

- Biologiaren ikuspuntu berritua eman, egunez egun aurre kontzeptuak argitzen eta aldatzen dituen etengabeko ikerkuntzaren ondorioa izanik eta ikerkuntza zientifikoaren bidean ideia berriak planteatuz.

- Bizitzaren aldagarritasunaren eta, aldi berean, batasuna eta antolakuntza ematen dioten azpiko antzekotasunen ulermena bultzatu.

- Ikasleetan erantzukizun eta errespetukontzientzia iratzartzen parte hartu, bai bizi forma guztietan eta, beraz, baita giza komunitatean ere.

- Esperimentazio eta ikerketa zientifikorako teknika zehatzetan trebatzea.

- Ikasleari, ezagumendu biologikoak ez direla soilik behaketetan eta esperimentazioetan oinarritzen, baizik eta galderen planteamenduan, hipotesien formulazio eta frogaketan eta, funtsean, pertsonen arteko komunikazioan ere oinarritzen direla ulertaraziko zaio.

Programaren garapenerako, kontutan izan beharko da klase teorikoetan Biologia, batasuna eta antolakuntza ematen dioten oinarrizko kontzeptumultzo batean banatuta dagoela. Hauexek dira irakatsi beharko diren kontzeptuak, eta hau ulertarazteko edozein informazio biologiko bideragarri erabiliko da.

Biologia ez da eztabaida ezin daitekeen egia-multzo bat, ikerkuntza-lan pairamentxoaren ondorioa baizik, beraz, ikasleak kontura daitezen, eboluzio jarraia duen zientzia bat dela azaltzen ahaleginduko da.

Kontzeptu guztien azalpena irudiz hornitu beharko dela kontutan izatea oso garrantzitsua da, zeren prozesu biologikoak egitura ikuskor edo hipotetikoei lotuta baitaude, eta irudiek azaltzen diren gertakizunen ulermena laguntzen dute.

Irakaskuntza teorikoa ezinbesteko irakaskuntza praktikoz osatua izan beharko da, zeinetan ikasleak laborategiko teknika eta tresneria maneiatuko dituen eta, berauen bitartez, bizitzaren gertakizunen esperientzia pertsonala lortuko du. Jakina, ikasleak ez du arazo guztien bizipen pertsonalik izan behar. Nahikoa da berauetako batzuetan zuzeneko atzipena izatea.